PRIBATUTASUN POLITIKA


Abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeserako 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak sortua HIKALDIA rako eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da HIKALDIAn parte hartzeko zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu.
Abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeserako 3/2018 Lege Organikoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak AITTU! Beasaingo Euskara Elkartea jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, AITTU! Beasaingo Euskara Elkartea horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak ez du erantzukizunik erakundetik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.

Xedeak

AITTU! Beasaingo Euskara Elkartearen xedea da HIKALDIA ekimenaren barruan erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea, eta informazio lanak egitea.

Hirugarrenei datuak ematea

Datu emaileak webgune honen bitartez datuak ematerakoan, onartu egiten du AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak datu hauek hirugarren batzuei uztea, beti ere HIKALDIA ekimenaren xedetarako. Hain zuzen, datu emaileak baimena ematen du AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak datuok HIKALDIA ren ekimenean parte hartzen duten beste erakundeei utz diezaien, hala nola HIKALDIAko koordinazio mahaiari, herrietako batzordeei edo euskara elkarteei. Era berean datu-emaileak baimena ematen du datuok ikerkuntzarako erabiltzeko.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteko helbide elektroniko honetara aittueuskara@gmail.com edo Martina Maiz 3 kalea. 20200-Beasain Gipuzkoa helbidera, erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.

Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.

Segurtasun neurriak

AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono linietako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek AITTU! Beasaingo Euskara Elkartearen kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela AITTU! Beasaingo Euskara Elkarteak datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.